ZER DIRA dbSariak?

-
Bereziki bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan STEEAM arloak, zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika sustatzeko ekimena da dbSariak.
-
Sari hauek hezkuntza esparruko ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzen dute. Bai lanbide heziketako ikastetxeei eta baita bigarren hezkuntzako ikastetxeei modu ekintzaile eta berritzailean lan egiteko aukera eskaintzen zaie eta ikasleen ekimen sortzailea garatzen da.
INFORMAZIO +

proiektON
DBH, Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleek STEEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika) arloetan duten espiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu da.

dbBots
Abiadura froga, bide itxi eta erraz batean zehar (bidetik atera gabe), ahalik eta abiadura azkarren aritzean datza, robot batek bestea harrapatu arte.

droneBosco
Dronenen froga ahalik eta denbora gutxiengoan zirkuitu bat osatzean datza.

ekintzaileDB
Ikasleen ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin Errenteriako Don Bosco LHIIak Ideia Ekintzaileen lehiaketa antolatzen du.