X. urteurren honetarako prestatu ditugun berrikuntzak kontatu nahi dizkizuegu:
- Sari batzuk bikoiztuko ditugu. Bikoiztutako dirua Gobernuz kanpoko erakunde (ONG) edo Gizarte eragile talderen bati emango diogu. Saritu bakoitzak erabakiko du nori.
- Maiatzak 22 OSTIRALA izango da aurtengo dbSariak ospatuko dugun eguna.
- Lehiaketa berri bat gehitu dugu, diseinuON, ebentuaren kartelaren diseinua sortzean datza. CEINPRO-ko Ikasleei bideratua dago eta beraiek egindako diseinuen artean aukeratuko dugu irabazlea.
- www.dbsariak.eus web orrialdea sortu dugu.
Informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik izan ezkero jarri zaitezte gurekin harremanetan. Bestalde, informatuta egoteko jarraitu gaitzazue gure twitter kontuan: @dbSariak
Animatu zaitezte parte-hartzera eta lagundu iezaguzue mesedez ekimena zabaltzen.
Eskerrik asko.