HELBURUAK
Ikasleen ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin Errenteriako Don Bosco LHIIak Ideia Ekintzaileen lehiaketa antolatzen du.
NORK PARTE HAR DEZAKE?
ProiekON lehiaketan parte hartzen duten ikasle talde guztiek parte hartu ahalko dute.
KONTAKTUA
ZE LAN AURKEZTU DAITEKE?
ProiektON lehiaketan parte hartzen dutenek, beren proiektua negozio ideia modura aurkezteko aukera izango dute.
Negozio ideia hori 2 minutu inguruan defendituko da, ideia zertan datzan, zein behar asetzen duen, nori zuzentzen den eta egingarria den azalduz
IZEN-EMATEA
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, hautagaiek 2023ko maiatzaren 10a baino lehen beteko duten ProiektON-eko izen ematean, EkintzaileDB lehiaketan parte hartuko dutela adierazi beharko dute.



PROIEKTUEN ERAKUSKETA ETA SARI BANAKETA
Proiektuen erakusketa 2023ko maiatzaren 26an Don Boscoko kiroldegian izango da 10:00etatik 13:00etara.
Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.
KONFIDENTZIALTASUNA
Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

OINARREN ONARPENA
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.
Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira lehiaketaren fase guztietan.
Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.
Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz elektronika@donbosco.eus helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.
ekintzaileDB Sariak
LEHEN SAILKATUAK: 150 €
BIGARREN SAILKATUAK: 125 €
HIRUGARREN SAILKATUAK: 100 €
LAUGARREN SAILKATUAK: 75 €