HELBURUAK
Drone froga, ahalik eta denbora gutxiengoan zirkuitu bat osatzean datza.


NORK HAR DEZAKE PARTE?
Ekipamendu edo pertsonak arriskuan jartzen ez dituen edozein dronek parte hartu dezake.
Proban drone bakoitzak pilotu bakarra edukiko du nahiz eta pilotu batek drone bat baino gehiago pilotatu ahal izango duen
Lehiaketarako hautagaiek 2023ko Maiatzaren 10a baino lehen bete beharko dute izen emate formularioa. (Izen ematea Maiatzaren 1ean irekiko da)
Antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko harremanetarako lehentasunez posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiliko dira.
PROBA
- Proba zirkuitu bat hasieratik bukaeerara ahalik eta denbora gutxiengoan egitean datza.
- Zirkuituan dauden balizak behar ez bezela ez egiteak denbora penalizazio bat ekarriko du. Penalizarioaren denbora proba hasi aurretik adieraziko da.
PISTAREN EZAUGARRIAK
DRONEAREN AZAUGARRIAK
- Pista personengandik sare baten bitartez banaturik egongo da.
- Irteera eta helmuga puntuak adieraziko dira, dronak egin beharreko ibilbidearekin batera.
- Droneak hegan egin behar den esparrurako egokiak izan beharko dira.
- Probaren epaileak bere irizpidearen arabehera pilotu edo drone baten partaidetza debeka dezake, instalakuntza eta pertsonen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
OINARRIEN ONARPENA
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.
- Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira lehiaketaren fase guztietan.
- Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.
- Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz elektronika@donbosco.eus helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.
KONFIDENTZIALTASUNA
Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.
DRONEN LEHIAKETA
Lehiaketa 2023ko maiatzaren 26an Don Boscoko kiroldegian izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.

KONTAKTUA
SARIAK
droneBosco SARIAK
LEHEN SAILKATUAK: 150 €