Aurten dbSariak ez ospatzeko erabakia hartu dugu. Ezohiko egoera honetan beste lehentasun asko daudela ikusita, eta jende asko elkartzen diren ekintzak bertan behera geratuko direla aurreikusten denez, erabaki egokiena X. urteurrena atzeratzea da.
Hurrengo ikasturtean ilusio gehiagoz eta indartuago egongo gara, beraz X. urteurren bikain bat prestatuko dugu ziur. Bertan elkartuko gara guztiok.
Informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik izan ezkero jar zaitezte gurekin harremanetan. Bestalde, informazio eguneratua izateko jarrai gaitzazue @dbSariak gure twitter kontuan.
Hurrengo urtean elkar ikusiko dugulakoan, eskerrik asko.