X. dbSariak

 

2023 Maiatzak 26 DON BOSCO

Bereziki bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko STEEAM ekimena da dbSariak.

Sari hauek hezkuntza esparruko ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzen dute. Bai lanbide heziketako zentru eta baita bigarren hezkuntzako ikastetxeei modu ekintzaile eta berritzailean lan egiteko aukera eskaintzen zaie eta ikasleen ekimen sortzailea garatzen da.

Zuen zain gaude!

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)

Kategoriak…

proiektON

+ informazioa

droneBosco

+ informazioa

dbBots

+ informazioa

ekintzaileDB

+ informazioa

Azken berriak…

X. dbSariak (Maiatzak 26)

Kaixo,

Aurten BAI izango dugu dbSariak ekimenaz gozatzeko aukera.😀 X. edizioa CIFP Don Bosco LHII ikastetxean izango da Maiatzaren 26an. Guztiok gonbidatuta zaudete, animatu zaitezte parte hartzera!!

¡laister informazio gehiago twitter-en!

@dbSarien X. edizioa noiz?

Kaixooo,

2022 honetan ere ez dugu @dbSarien X. edizioa egingo, 2023an bai edo bai. Aurtengo maiatzan, berotzen hasteko, 9.5 dbSariak antzerako bat egingo dugu ekintza ezberdinekin. Adi egon zaitezte eta animatu parte hartzera! 

Laister info gehiago!

Aurten ez dugu dbSariak ospatuko

Aurten dbSariak ez ospatzeko erabakia hartu dugu. Ezohiko egoera honetan beste lehentasun asko daudela ikusita, eta jende asko elkartzen diren ekintzak bertan behera geratuko direla aurreikusten denez, erabaki egokiena X. urteurrena atzeratzea da.

Hurrengo ikasturtean ilusio gehiagoz eta indartuago egongo gara, beraz X. urteurren bikain bat prestatuko dugu ziur. Bertan elkartuko gara guztiok. 

Informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik izan ezkero jar zaitezte gurekin harremanetan. Bestalde, informazio eguneratua izateko jarrai gaitzazue @dbSariak gure twitter kontuan.

Hurrengo urtean elkar ikusiko dugulakoan, eskerrik asko.

X. urteurreneko berrikuntzak

X. urteurren honetarako prestatu ditugun berrikuntzak kontatu nahi dizkizuegu:

  • Sari batzuk bikoiztuko ditugu. Bikoiztutako dirua Gobernuz kanpoko erakunde (ONG) edo Gizarte eragile talderen bati emango diogu. Saritu bakoitzak erabakiko du nori.
  • Maiatzak 22 OSTIRALA izango da aurtengo dbSariak ospatuko dugun eguna.
  • Lehiaketa berri bat gehitu dugu, diseinuON, ebentuaren kartelaren diseinua sortzean datza. CEINPRO-ko Ikasleei bideratua dago eta beraiek egindako diseinuen artean aukeratuko dugu irabazlea.
  • www.dbsariak.eus web orrialdea sortu dugu.

Informazio gehiago nahi baduzue edo zalantzarik izan ezkero jarri zaitezte gurekin harremanetan. Bestalde, informatuta egoteko jarraitu gaitzazue gure twitter kontuan: @dbSariak

Animatu zaitezte parte-hartzera eta lagundu iezaguzue mesedez ekimena zabaltzen.

Eskerrik asko.